XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. MARINELA.- Dordoka irlan jaioak gara.

Dordoka irla piraten herria da.

Eta gure familien ohitura zaharrei jarraituz pirata izan nahi dugu. (Negarrari eman)

2. MARINELA.- Pirata-itsasontzi guztietatik kanporatu gaituzte.

Mozkortzen gara.

2. MARINELA.- Erretzean zorabiatzen gara.

2. MARINELA.- Itsasontzietan desastre galanta gara.

2. MARINELA.- Ez gara gauza pirateriarako.

1. MARINELA.- Txalaparta Piratak ez gaitu enrolatu bere tripulazioan.

2. MARINELA.- Hau ezbeharra gurea!

1. MARINELA.- Nire familiak baleki.

Txikitatik pirateria artea ikasi eta ikasi, eta begira.

2.MARINELA.- Nire izena eta deituraren desohorea naiz.

MARINELAK.- (Besotik helduta) Ron, ron, ron, botila bete ron!

NARRATZAILEA.- (Ikusleei) Utikan sasipirata faltsu hauek eta hel diezaiogun gure gaurko lanari: Euskal Arrantza.

Aspaldi batean kostaldeko euskal arrantzaleak trebatu ziren balearen arrantzan (Harmarriak seinalatuz) Getaria, Zumaia, Motriku, Ondarru, Lekeitio, Bermeo, Donibane Lohizunetik beren itsasuntzietan, boga eta boga, urrutiratzen ziren balea bila, Ternuara, Ipar itsas jelatuetara, Ameriketaraino.

Lanbide gogor eta arriskutsua, baina garai bateko euskal arrantzaleei adorea eta ausardia ez zitzaizkien falta.

Ohiko eragozpenez gain, hau da, itsaso zakarra, enbatak, gosea eta egarria, baziren beste arriskuak ere: Pi-ra-tak (Hau entzutean bi marinelak altxatuko dira kantari, ezpatak aterata, Piratak abordaiara oihuka.)

(Bizpahiru urrats eman ondoren zerraldo eroriko dira, bizkarrez bizkar) Piratak, bai.

Ez harritu.

Ez bi hauek bezain txotxoloak, noski, egiazko piratak, ankerrak, beti lapurretan eta gezurretan zihardutenak.

Ameriketatik urrez eta zilarrez gainezka zetozen itsasuntziei eraso egiten zieten.

Ez pentsa gero pirata guztiak Frantzian, Inglaterran edo Dordoka irlan jaioak zirenik, Euskal Herrian ere izan genituen geure piratak, besteak beste: Baionako Joanes (...)